Lau urtez egongo da indarrean gaur erabakitzen duten Legebiltzarra, eta botere sendo bat eratzea, komunitate ezberdinen artean egun dagoen polarizazioa murriztea, segurtasun ezari aurre egitea eta herrialdea berreraikitzea izango ditu erronka nagusiak.
Orotara hamabost milioi irakiarrek izan dute bozkatzeko aukera; hauteslekuak itxi dituztenean haietako asko hauteslekuetan zirenez, seiak arte irekita edukitzeko eman du hauteskunde batzordeak. Hirurehun alderdien zerrendetan izena eman duten 7.655 hautagairen artean aukeratu beharko dituzte ordezkariak.
Hainbeste hautagairen artean bozak irabazteko aukera gehiago dituztenek, alta, koalizioetan bildutako alderdien zerrendak dira. Orotara hemeretzi koalizio aurkeztu dira. Xiitek eta kurduek osatutako aliantzak dira zerrenda nagusiak. Okupazioa abiatu zenetik bi komunitate horien eskuetan egon da boterea. Saddam Husseinen garaian agintea kontrolatzen zuten sunitak, berriz, baztertuta egon dira.
iraken okupazioa
Hauteslekuak itxi dituzte Iraken
Aurten irakiarrak botoa ematera joan diren hirugarren aldia izan da gaur; Saddam Hussein agintetik kendu zutenetik behin betiko Legebiltzarra osatzeko egin dituzten aurrenekoak. 275 ordezkari hautatu beharko dituzten hauteskundeetako hauteslekuak Iraken goizeko bostak zirenean ireki dituzte, eta hamabi ordu beranduago itxi. Erasoak egin dituzte egunean zehar, baina espero baino askoz ere gutxiago. Esate baterako, Mosulen polizia bat hil dute granada batekin, eta Bagdaden bi lagun zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu