Hazparneko (Lapurdi) 27 urteko gizon bat hil zen atzo Bordelen (Okzitania), errepide istripuz. 14:00ak aldera, Floirac inguruan, kamioi baten gidariak haren kontrola galdu zuen, kamioiak erdibitzailea gainditu zuen, eta kontrako bidean zihoan furgoneta bat jo zuen, Sud Ouest egunkariak zehaztu duenez. Furgonetako gidaria, 27 urteko hazpandarra, hil egin zen. Harekin zihoan bidaiaria autotik atera eta ospitalera eraman zuten. Baita kamioiaren gidaria eta bi motozale ere.
Hazparneko gizon bat hil da Bordelen izandako istripu batean
Kamioi batek aurrez aurre jo zuen hazpandarraren furgoneta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu