Hegazkin txiki batek istripua izan du gaur 12:05ean Irun (Gipuzkoa) parean, tentsio altuko kable batzuk jo ostean, hegazkina erori egin da baina barruan zihoan hiru lagunak onik atera dira, Ertzaintzak esan duenez.
Hantxe artatu dituzte hirurak -gizonezkoak-. Haietako batek baino ez zuen kolpe txikiren bat, baina ez dute osasun zentrora eraman beharrik izan.
Huescatik (Aragoi, Espainia) irten eta Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportura zihoazen hegazkinean, baina Irunen autobideko ordainlekuaren inguruan izan dute ezbeharra, Bentak auzoan. Han ondoko merkatalgune batera joandako hainbat lagun istripu lekura gerturatu dira.
Gizartea