«Galdera hauetako edozeini baietz erantzuteak ez du galarazten odola ematea; medikuak erabakiko du, kasuan-kasuan». Hego Euskal Herriko odol-emate sistema argia da, baldintzak jartzeko orduan. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian bezala, balizko odol emaileek galdetegi bat erantzun behar dute, bai lehen aldian, bai ohiko emailea izanda. Zenbait galdera erantzun behar dituzte: dentistarengana joan al diren azken astean, atzerrira bidaiatu duten, botikarik hartu duen...
Galdera horien artean, sexu harremanetan «arrisku praktikez» galdetzen zaio emaileari. «Zure ohiko bikotekidea ez den norbaitekin sexu harremanak edota arrisku praktikak izan al dituzu?». Galderak arrisku praktikak zehazten ditu, baita arrisku taldeetan dauden pertsonak zerrendatu ere, sexu hautuari inolako erreferentziarik egin gabe, ez zuzenean eta ez zeharka.
Edozein moduz, odol emate guztiak aztertzen dira zenbait gaitz atzemateko: GIBa, eta B eta C hepatitisak, besteak beste. Halakorik atzemanez gero, emandakoa suntsitu egingo lukete, eta emaileari jakinaraziko liokete zer atera den analisian.
Hego Euskal Herrian, «arrisku praktikak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu