Maiatzean bezala, ekainean ere langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Hain zuzen, ekainaren bukaeran lau lurraldeetan 2.897 langabe gutxiago zeuden: Araban 468 gutxiago, Bizkaian 1.530, Gipuzkoan 648 eta Nafarroan 251.
Hego Euskal Herrian orain 153.679 pertsona daude beharrik gabe (17.511 Araban, 63.625 Bizkaian, 34.962 Gipuzkoan eta 37.581 Nafarroan), iaz garaiotan baino 51.941 gehiago (Araban 6.686 gehiago, Bizkaian 19.339, Gipuzkoan 11.072 eta 14.844 Nafarroan).
EkoNOMIA