Islandiako Eyjafjallajokull sumendiak eragindako errauts lainoagatik larunbat eguerdian itxi egin zituzten Hego Euskal Herriko aireportuak, baina gaur normaltasunez ari dira funtzionatzen.
Loiukoan besterik ez daude arazo batzuk; fakturazioan sortu dira eragozpenak eta jende ilara handiak daude goizean. Hegaldiak ari dira, ordea, ateratzen. Hala ere, gaur hamahiru hegaldi bertan behera utzi dituzte, atzo hainbat hegazkin ez zirelako iritsi.
Hondarribian, Forondan eta Noainen ez dago arazorik. Miarritzeko aireportua asteburuan irekita izan da.
AENA Espainiako Aireportu eta Aireko Nabigazioak aireportuetara joan behar duten herritarrentzat bi telefono zenbaki jarri ditu: 902 404 704 eta (+34)91 321 10 00.
Skogar eskualdearen iparraldean dago Eyjafjalla sumendia, eta aurreko erupzioa 1821 eta 1823. urte artean izan zuen.
gizartea
Hego Euskal Herriko aireportuak martxan dira
Islandiako errauts lainoagatik sortutako trabengatik Loiukoan baizik ez daude arazo batzuk. Hondarribikoa, Forondakoa, Noaingoa eta laurak itxi egin zituzten larunbat eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu