Helegitea jarri du Asel Luzarragak bere aurkako prozesuaren kontra

Erredakzioa
Bilbo
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Askel plataformako iturriek jakitera eman dutenez, Asel Luzarraga idazleak bere kontra Txilen burututako prozesuaren aurkako helegitea jarri du. Lehendabiziko errekurtso hori onartzen ez badute, ondoren haren abokatuak epaiketaren aurkako helegitea jartzeko asmoa du. Abiatu berri duen prozesuak gutxienez hilabete iraungo duela esan du Luzarragak, eta, beraz, oraingoz itxaron egin beharko dela zer gertatzen den ikusteko. Bitarte horretan ezin dute Txiletik kanporatu. Iragan irailaren 9an 220 eguneko espetxe zigorra ezarri zioten Asel Luzarragari, baina zigor hori baino handiagoa betea du dagoeneko. Iazko abenduaren 31n atxilotu zuten, lehergailuekin egindako atentatu batean lotura izatea egotzita. Behin eta berriz esan du idazleak «erabat errugabea» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.