11 eta 15 urte bitarteko hemezortzi haur A/H1N1 gripeaz kutsatu dira Sopelako (Bizkaia) Ander Deuna ikastolan antolatzen diren udako kanpamentuan. Medikuek artatu ostean, hobera egiten ari direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Ez dute inor ospitaleratu behar izan. Haurrek gripe arruntaren zantzuak izan dituzte: sukarra, nekea, eztarriko mina... Osakidetzak protokolo berezia jarri du martxan, eta egoera kontroplean duela adierazi du.
Guztira, 61 adingabeko eta zazpi begirale daude Uribe Kostako kanpamenduan. Ekainaren 30ean gaixotu zen udaleku horietako lehen umea. Ordutik, gaixo kopuruak gora egin du.
Udalekuetako begiraleek osasun zerbitzuei egoeraz ohartarazi diete, eta hauek lasaitasun mezua zabaldu dute.
Gizartea
Hemezortzi haur A gripeaz kutsatu dira Sopelako kanpamendu batean
Umeak hobera egiten ari direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu