Gizartea

Heriotz zigorra jarri diete sei yemendarri, Essery, Alvarez eta Bitorikaren hilketekin zerikusia dutela egotzita

2007ko uztailaren 2ko atentatu suizidaren ondorioz hil ziren Zarauzko eta Amurrioko bizilagunak.

2009ko uztailaren 13a
13:12
Entzun
Mikel Essery eta Maddi Alvarez Zarauzko (Gipuzkoa) eta Asuncion Bitorika Amurrioko (Araba) bizilagunak duela bi urteko uztailaren 2an bonba lehertuta Yemenen hil zituzten erasoarekin lotura dutelakoan sei yemendarri heriotz zigorra jarri die hango epaitegiak, Reuters berri agentziak dioenez. Essery eta Alvarez atentatuan bertan zendu ziren, Bitorika hamabi egunera, Yemengo hiriburuan, Sanan.

Atentatu suizida izan zen eta, Esseryz, Alvarezez eta Bitorikaz gain, sei katalan, espainiar bat, bi yemendar eta suizida bera hil ziren. Saba Erreginaren Tenplutik gertu izan zen erasoa, Mareb eskualdean, autoan zihoazela. Beste bi katalan eta hiru euskal herritar zauritu egin erasoan.

11 lagun epaitu dituzte, eta haietako seiri jarri diete heriotz zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.