Xabier Irazusta. Rosa Zarraren alarguna

«Heriotza naturala izan zela esan zuen epaileak, eta auzia artxibatu zuen»

2015eko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1995. urtean hil zen Rosa Zarra, Euskal Herria Askatu izeneko mobilizazio batean zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jo ondoren. Donostian pilotakada jaso, eta zortzi egunera hil zen.

Heriotzak ez zuen ibilbide juridikorik izan. Familiak gertaera auzitegian salatu zuen arren, epaileak artxibatu egin zuen salaketa. 58 urteko emakumeak «heriotza naturala» izan zuela esan zuen epaileak, eta bestelako ikerketarik egin gabe itxi zuen auzia. Helegitea ere atzera bota zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.