Sutea

Hernaniko Afede jostailu enpresan izan den suteak hainbat kalte eragin ditu

Hernanin (Gipuzkoa) dagoen Afede jostailu enpresan sutea izan zen atzo gauean. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sutea 23:30k inguruan hasi zen. Ez dute argitu sutea zerk eragin duen baina dendaren lehenengo solairuko zati bat erre egin da.

2006ko urtarrilaren 17a
15:14
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eraikina ere kaltetuta geratu da suteak eragindako kearen ondorioz. Suhiltzileek goizaldeko 02:30ak aldera lortu zuten sua itzaltzea. Donostiako suhiltzaile parkeko bost ibilgailu hurbildu dira Hernaniko Eziago poligonora garrak itzaltzera.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA