Hernaniko (Gipuzkoa) alkate Marian Beitialarrangoitia epaitzea erabaki du gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek, Fiskaltzaren eskaria aintzat hartuta. Ezker abertzaleko alkateari "terrorismoa goratzea" leporatzen diote.
Joan den astean Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak urtebeteko kartzela zigorra eskatu zuen Beitialarrangoitiaren kontra, honek 2008ko urtarrilaren 12ko ekitaldi batean Igor Portu eta Mattin Sarasolaren alde "txalo zaparrada" eskatu zuelako. "Frantzia eta Espainiako kartzeletan sakabanatuta dauden gainerako euskal preso politiko guztientzako ere" eskatu zituen txaloak, eta esaldia bukatzean "maite zaituztegu!" oihukatu zuen. Portu eta Sarasola egun batzuk lehenago atzeman zituen Guardia Zibilak, Arrasaten (Gipuzkoa) etakideak zirelakoan, eta torturak jaso izana salatu zuten.
Beitialarrangoitiak, fiskalaren ustez, "ETAko kideak jendaurrean goraipatu nahi izan zituen". Euskal preso politikoentzako ere eskatu zuen txaloa Hernaniko alkateak, eta "maite zaituztegu!" egin zuen oihu.
Hernaniko alkatea epaituko dute, “terrorismoa goratzea" egotzita
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek ahozko auzibidea irekitzeko agindu du gaur. Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu