Ezker abertzaleak Donostiako Anoeta belodromoan aurkeztu zuen 'Orain herria, orain bakea' ekarpena 200 bat Udaletara zabaldu nahi dutela jakinarazi dute gaur Bilboko Herria Aurrera plataformako Arantxa Urkaregik, Donostiako Baga-Boga plataformako Josetxo Ibazetak, eta Gasteizeko Izan taldeko Amparo Lasherasek.
"Prest gaude beste alderdi eta sentsibilizazioetakoen iritziak eta proposamenak entzun eta jasotzeko. Momentu honetan eztabaidatu egin behar dugu. Proposamenaren mamia guztion artean ezagutu. Hain zuzen, pentsatzen dugulako momentu honetan pauso ausartak emateko garaia dela".
Plataformetako kideen iritziz, herritarrek beraien ahoetatik ezagutu behar dituzte proposamenen edukiak. "Gatazka konpontzeko unea" dela uste dute, eta eztabaidatu egin behar dela.
Politika