Herri Urratsen prestakuntza lanekin jo eta su ari dira egun hauetan Senperen. Izan ere, igande honetan ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa hango aintziraren inguruan.
Antolatzaileen esanetan, inoiz baino funtsezkoagoa da jende asko izatea aurtengo Herri Urratsen, diru iturri urriak dituzte-eta: orain arte Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru laguntzak kolokan daude. Itsasun eta Lekornen irekiko dituzten bi ikastolentzako dirua lortzea da aurtengo xedea.
Zazpi gune prestatu dituzte iganderako.
hezkuntza
Herri Urratserako prestatzen
Igande honetan ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu