BBVAren egoitzaren aurrean, "gure herriko kapitalismo izugarriaren sinbolo handienetakoaren aurrean" eman diote su "herriak soberan duen guztiari", Herria Abian mugimenduak deituta. Lan erregulazio espedienteak, pribatizazioak, eta beste hainbat txosteni su eman diote, Aldaketarako Abiapuntua dokumentua aurkeztearekin batera. 250 lagun inguruk hartu du parte ekitaldian.
Aldaketarako gutxiengoak subiranotasun ekonomikoan eta ekonomiaren demokratizazioan ematen ditu txostenak, eta lau oinarritan jartzen du aldaketa: lanaren banaketan, aberastasunaren banaketan, ekonomiaren demokratizazioan eta ekosistemaren garapen demokratikoan.
Ekitaldian esan dutenez, dokumentu hori zabalduko dute gizartean herritarrek parte aktiboa har dezaten, eta eragile politikoei eta sozialei dei egingo die aldaketa hori bideratzeko modua egin dezaten.
gizartea