IHESLARIAK

'Herria gara arnas', gazte iheslarien testigantza larunbateko ekitaldiaren atarian

Agerraldi publiko bat egingo dute datorren larunbatean hainbat iheslarik Miarritzen. Ernai gazte antolakundeak bideo bat osatu du ihesean dauden bost gazteren kontakizunekin. [Youtube]http://youtu.be/iDkOlFQ_J1I[/Youtube]

2013ko ekainaren 10a
17:29
Entzun

Euskal iheslarien egoeraz ohartarazi eta horiek bake prozesuan izan behar duten parte hartzea aldarrikatzeko, ekitaldi publiko bat egingo dute datorren larunbatean Miarritzen. Han izango dira hainbat iheslari, eta herritarrei dei egin diete ekitaldi harekin bat egitera.

Horren harira, erreportaje bat osatu du Ernai gazte antolakundeak. Ipar Euskal Herrian ihesi dauden bost gazteren testigantzak jaso ditu. Jatorrizko herria utzi eta ihesean egoteak eragin dien bizitza aldaketa dute hizpide, bateze ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.