egunkaria auzia. ekimenak

Herrietan elkarretaratzeak egin dituzte, Bilboko larunbateko manifestaziora joateko dei eginez

2009ko abenduaren 15a
21:38
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iragan asteburuan bezala, epaiketaren salatzeko eta bost auzipetuei elkartasuna adierazteko, herrietan elkarretaratzeak egin dituzte gaur. Markina-Xemeinen (Bizkaia), kasu, eguerdian egin dute, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariaren egoitzaren aurrean.

Dena dela, gaur arratsean izan dira bilkura gehienak. Azpeitian (Gipuzkoa) Udalak eta Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiek elkarrekin egin dute deia; 150 bat lagun batu dira plazan.

Larunbatean Bilbon izango den manifestaziora joateko dei egin dute herrietako kontzentrazioetan. 17:00etan hasiko da mobilizazioa, Aita Donostia plazatik, Egunkaria libre! lelopean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA