Eusko Jaurlaritzaren soziometroa

Herritarren %47k uste dute maskara aire zabalean erabiltzeak nahitaezkoa izan beharko lukeela oraindik

Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren egoera eta ondorioak izeneko soziometroa argitara eman du. Horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretatik sei kezkatuta daude COVID-19aren hedapenarekin.

Jendea Zornotzako (Bizkaia) kaleetatik paseatzen maskara jantzita. RAUL BOGAJO/ FOKU
2021eko ekainaren 25a
11:46
Entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek COVID-19aren pandemiari eta horren ondorioei buruz dituzten pertzepzio eta jarrerei buruzko soziometroa argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Ekainaren 15etik 18ra bitartean egindako inkestaren arabera, herritarren ia erdiak (%47k) uste dute maskara aire zabalean erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitu beharko lukeela gutxienez hilabete batzuetan. Ordea, inkestatutako %38 kanpoaldean erabiltzen uztearen aldekoak dira, eta %10en ustetan, berriz, txertoa jarrita dutenei bakarrik utzi beharko litzaieke kalean maskararik gabe egotea.

Joan den maiatzaren 9an Espainiako Gobernuak alarma egoera bertan behera utzi zuenetik, herritarren gehiengo zabal batek (%88k) ez ditu aldatu koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurririk, soziometroak agerian utzi duenez. Are, inkestatutako % 6k diote lehen baino zorrotzago betetzen dituztela neurriak. Kontrara, %6k diote ez dituztela neurriak hain zorrotz betetzen.

Birusaren transmisioari buruzko kezkaz ere galdetu dute inkestan. Herritarren % 19k erantzun dute oso kezkatuta daudela, eta % 48k «nahiko kezkatuta». Inkestatutako % 25ek esan dute pandemiaren bilakaerarekin ez daudela oso kezkatuta, eta % 8k ez dute batere kezkarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.