Hezkuntza

Hezkuntza bereziko langileen %75ek egin dute greba

Negoziazioak hasi ezean mobilizazio eta grebekin jarraituko dutela ohartarazi dute sindikatuek.

Elkarretaratzeak egin diuzte eguerdian. Argazkian Lakuan egindakoa. LAB
2017ko azaroaren 23a
13:58
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza bereziko langileek %56ko behin-behinekotasun tasa dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari %6ra jaisteko eskatu diote. Horretarako eta euren egoera salatzeko, greba egin dute, eta ohartarazi dute mobilizazioetan jarraituko dutela negoziazioak hasten ez diren bitartean.

Mila langile inguruk egin dute bat LAB, ELA eta Steilasek antolatutako grebarekin, eta eguerdian kalera irten dira euren "egoera larria" salatzeko. Sindikatuek gogorarazi dute lan hitzarmena ez dela berritu 2003tik, eta langileok duten "lan karga" arindu beharra dagoela, euren ardurak baldintza egokietan garatu ahal izateko.

"Orain arte Eusko Jaurlaritzak ez du borondaterik agertu benetako negoziazioak hasteko. Azken asteetan publiko egindako aurrekontu proposamenetan ez da jasotzen egungo egierari irtenbidea emango dion punturik", salatu dute sindikatuek.

Datoren astean irakaskuntzako langileak daude grebara deituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.