HEZKUNTZA

Hezkuntzako gehiengo sindikalaren babesa jaso du zerrenda bakarrak

Nafarroako Legebiltzarrean agerraldia egin dute LAB, Steilas eta ELAko ordezkariek, kontratazio zerrendetan "irakasle euskaldunen bazterketa eten dadin" eskatzeko.

Steilas sindiatuko ordezkariak, gaur, Nafarroako Legebiltzarrean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2017ko urriaren 31
19:27
Entzun

Hezkuntza sektoreko gehiengo sindikala kontratazio zerrenda bateratuak ezartzearen alde azaldu da. Nafarroako Legebiltzarrean agerraldia egin dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek, EH Bildu taldeak gonbidatuta, eta aukera hori babestu dute, "azken urteetan indarrean egon den sistema baztertzailearen aurrean".

Steilaseko ordezkari Amaia Zubietak nabarmendu du irakaslegaiak eredu linguistikoen arabera diskriminatzeko joera —euskaldunei D eredukoak ez diren lanpostuetara aurkezteko betoa ezarrita— ez dela «betiko kontua», UPNk 1990eko hamarkadan ezarritako sistema «baztertzailea» baizik.

LABeko Alberto Goikoak gaineratu du zerrenda bakarraren aldeko argudioak «faltsuak» direla, eta «orain arteko pribilegioei eutsi nahi dietenen aitzakiak» besterik ez direla.

Azkenik, ELAko Ainhoa Fernandezek gogorarazi du Hezkuntzako ordezkaritza sindikalaren %56 zerrenda bakarraren alde dagoela. Hizkuntza eta espezialitate guztiak aintzat hartuko dituen zerrenda bateratu baten aldeko apustua berretsi dute denek, "gaitasun handieneko profesionalek aukera gehiago izan ditzaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.