EZBEHARRA

Hil egin da Azpeitiko istripuan larri zaurituriko gaztea ere

Istripu larria gertatu zen atzo auto baten eta moto baten artean, Azpeitian. 22 urteko moto gidaria zendu zen atzo, eta larri zauritu zen 20 urteko auto gidaria. 'Urola Kostako Hitza'-k jakinarazi du hil egin dela hura ere.

Azpeitiko Landeta auzoa. Han gertatu zen istripua. GOOGLE MAPS
2020ko abuztuaren 26a
13:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Urola Kotsako Hitza-k jakinarazi duenez, hil egin da atzo Azpeitian (Gipuzkoa) gertaturiko auto eta moto istripuan larri zaurituriko gaztea ere. 20 urte zituen.

Istripu larria gertatu zen atzo Azpeitian: auto batek eta moto batek talka egin zuten, eta 22 urteko moto gidaria hil egin zen. Gi-2634 errepidean gertatu zen ezbeharra, Elgoibarrerako noranzkoan. 20 urteko auto gidaria larri eraman zuten erietxera, eta gaur jakinarazi dute zendu dela.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, eta jakinarazi du lekuko bila dabilela zer gertatu zen argitzeko. Daturen bat eman dezaketen herritarrek 943-53 91 25 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.