Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra, 11:37 inguruan: hiru autok elkarren aurka jo zuten NA-1210 errepidean, Bertizarana (Nafarroa) inguruan.
Ibilgailu horietako batean zihoan emakume bat larri zauritu zen istripuan, eta, hainbat orduz Nafarroako Ospitalean egon ondotik, hil egin da. Atzo, helikopteroz eraman behar izan zuten ospitalera, oso larri baitzegoen. Emakumeak 70 urte zituen, eta Sunbillako bizilaguna zen (Nafarroa).
Beste gidarietako bat ere osasun langileek artatu behar izan zuten: Doneztebeko osasun zentrora eraman zuten, oso urduri zegoelako. Hirugarren ibilgailuko gidaria onik atera zen.
2022. urtean Nafarroan izan diren auto istripuetan hil den hamargarren pertsona da.