Orain dela bi egun Cintruenigon (Nafarroa) tirokatu zuten 36 urteko herritarra hil egin zen atzo arratsaldean, gaur foruzainek jakinarazi dutenez. Buruan jo zioten tiroetako bat -beste biak sabelaldean-, eta harrezkero koma egoeran egon zen, oso larri, Iruñean Nafarroako Ospitaleko ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitatea). Sortzez Aljeriakoa da hildakoa.
Foruzainek diote balitekeela kontu pertsonalengatik gertatu izana erasoa -Paria karrikan-, eta kasua ikertzen segitzen du, erasotzaileak atxilotu nahian.
Gizartea