Auto batek oinezko bat harrapatu zuen iragan ostegunean, oinezkoa zebra bide bat gurutzatzen ari zela, Iruñeko Mendillorri auzoan. Oinezkoak —59 urteko gizona— zauri larriak zituen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten. Azken orduotan hil da.
Istripua 20:30ak aldera gertatu zen. Gizonak kolpe handia hartu zuen, eta hil ala bizi zegoen ospitalean. Iruñeko Udaltzaingoa ari da istripua ikertzen.