Ezbeharra

Hil egin da Iruñean karbono monoxidoa arnastuta larri zen gizona

Asteazkenean gertatu zen ezbeharrean zauritu zen 88 urteko gizonezkoa hil egin dela jakinarazi du Iruñeko Udaltzaingoak. 86 eta 91 urteko beste bi andre ere hil egin ziren ezbeharraren ondorioz.

Suhiltzaileak, lekuan bertan lanean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK, @BOMBEROS_NA
2018ko abenduaren 10a
12:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den asteazkenean, hiru pertsona intoxikatu ziren Iruñeko San Agustin karrikako etxebizitza batean, karbono monoxidoa arnastuta: Amelia Corera, Jesus Arilla eta Victorina Lizasoain. Konorterik gabe aurkitu zituzten. Lizasoain (91 urtekoa) asteazkenean zendu zen; Corera, berriz, ostegun goizaldean (86 urte). Arilla (88 urte) ospitalean zegoen larri zaurituta, eta hil egin dela jakinarazi du, gaur, Iruñeko Udaltzaingoak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.