Hil egin da larunbatean Zornotzan zauritutako txirrindularia

82 urte zituen gizonak. Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Ertzain bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Ertzain bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
2026ko uztailaren 27a
09:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

82 urteko txirrindulari bat larri zauritu zen larunbatean Zornotzan (Bizkaia). Gizona errepidean aurkitu zuten 09:45 aldera, eta Gurutzetako ospitalera eraman; arratsaldean hil zen. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du argitzeko zer gertatu zen: gizona erori egin ote zen ala norbaitek harrapatu zuen.

Hildakoa Jose Inazio Askasibar txirrindulari profesional ohia zen, elgetarra sortzez; 1965ean Fagor klubean hasi zen, eta, gero, Mobylette GAC, La Casera eta Oporton aritu. 1971 arte jardun zen profesionaletan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA