Gaur eguerdian Lizarran etxebizitzen eraikin bateko seigarren solairutik erori den 32 hilabeteko mutila hil egin da arratsaldean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
11:54an izan da ezbeharra, parte zaharrean, San Veremundo karrikako 10. zenbakiko eraikinean. Etxeko balkoitik erori da, aparkatuta zegoen auto baten sabaira. Garcia Orkoien Lizarrako erietxean artatu dute lehendabizi, eta handik Iruñera, Nafarroa Ospitalera eraman dute. Hor zendu da.
Gorpuari autopsia egingo diote.
gizartea