Hil egin da martxoaren 1ean Valtierran auto istripu batean zauritutako emakumea

Hildakoa Tuterako 28 urteko emakume bat da.

Nafarroako foruzainak, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Nafarroako foruzainak, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gotzon hermosilla
2026ko martxoaren 14a
18:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoaren 1ean auto istripu bat izan zen Valtierrako bidegurutze batean (Nafarroa), eta han bi lagun zauritu ziren, haien autoa bidetik aterata. Gaur, haietako bat hil egin da, Iruñeko erietxean bi aste eman ondoren.

Zendutakoa Tuterako 28 urteko emakume bat da. Harekin 20 urteko gizonezko bat zihoan; hura ere zauritu zen, eta Tuterako ospitalera eraman zuten. Istripuaren berri izan bezain pronto, Tuterako suhiltzaileak, foruzainak eta bi anbulantzia bertaratu ziren, zaurituei arta ematera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA