Hil egin da Tuterako entzierro batean uztailaren 26an larri zauritutako gizona
TUTERA. Hil egin da Tuterako (Nafarroa) festetako bigarren eguneko entzierroan zauritutako gizona. 74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen, Errioxako Toropasion ganadutegiko zezenek harrapatu, eta buruan kolpe bat hartuta. Tuterako Reina Sofia ospitalean egon da geroztik. Joan den igandean, berriz, 37 urteko gizon bat larri zauritu zen Arguedasen (Nafarroa), bigantxetan. Zauritutakoa Tuterakoa da, eta behi batek lepoan adarkatu zuen, zezen plazan, entzierroaren amaieran. Zauri larriekin eraman zuten ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu