Joseba Agudo abokatuaren kontrako euroagindu epaiketa gaur egin dute berriro, Bordelen (Frantzia), eta Espainiaratuko duten edo ez hilaren 19an jakinaraziko dute.
Paueko Epaitegian egin zuten lehen epaiketa, eta Espainiako Justiziaren eskaera onartu egin zuen epaileak. Agudoren abokatuak, baina, helegitea sartu zuen eta epaitegiak epaiketa berriro egiteko agindu du.
Agudo iazko urriaren 28an atxilotu zuten Hendaian (Lapurdi), ETArekin harremana izatea egotzita. Egun berean haren atzetik aritu zen Guardia Zibila Oiartzunen (Gipuzkoa). Hor du lantokia abokatuak eta Hendaian bizi da.
euskal presoak