mahai ingurua

Hilaren 19an Martin Ugalde foroan, Mixel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri, Donostian

Epaileak Luhusoko ekintzaileei elkartzeko debekua kendu zienetik, biok lehen aldiz batuko dira jendaurrean. Udal Liburutegian izango da mahai ingurua. Armagabetzeaz gain, hizpide izango dituzte presoen auzia edota kultura politikoa.

Mixel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri.
2018ko abenduaren 12a
07:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Abenduaren 19an (asteazkena) Martin Ugalde foroan Mixel Berhokoirigoin eta Jean Noel Txetx Etxeberri bakegileak izango dira protagonista. Luhusoko (Lapurdi) 2016ko abenduaren 16ko armagabetze operazioaren ondotik inputatuek debeku judiziala izan dute elkarrekin egoteko, baina epaileak kendu die debekua, eta Berhokoirigoin eta Etxeberri Martin Ugalde foroan elkartuko dira lehen aldiz jendaurrean.

Luhusoko ekintzaileek hizpide izango dute ETAren armagabetze prozesua, baina baita euskal presoen auzia —urtebete pasatxo da Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak mahai bat eratu zutela— eta Iparraldeko kultura politikoa ere.

19:00etan hasiko da saioa, eta oraingoan Donostian izango da, Udal Liburutegiko aretoan (San Jeronimo kalea, Parte Zaharra); ez, beraz, Andoainen, ohi bezala.

Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetaria eta Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren egilea izango da mahai inguruaren gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.