Politika

Hilaren 23an aukeratuko dute Gipuzkoako ahaldun nagusia

Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko Mahaiko presidentea astelehenean bilduko da alderdiekin, eta ziurrenik ostegunean eta ostiralean hautatuko dute gobernuko presidentea.

2011ko ekainaren 17a
17:26
Entzun 00:00:0000:00:00

San Joan bezperan, hilaren 23an, eratuko dute batzarkideek Gipuzkoako Foru Aldundia. Iragan astelehenean eratu zituzten Gipuzkoako Batzar Nagusiak, eta Lohitzune Txarola (Bildu) hautatu zuten batzarretako presidente. Alderdi politiko guztietakoek izan zuten ordezkaritza mahaian. 

Hauteskundeetan Bilduk jaso zuen boto gehien, eta 22 batzarkide lortu zituen. EAJk hamalau ordezkari eskuratu zituen; PSE-EEk, hamar; PPk, lau eta Aralarrek, bakarra. Bilduk Martin Garitano aurkeztuko du ahaldungai nagusitzat. EAJk Markel Olano aurkeztuko du hautagaitzat, eta PSE-EEk Rafaela Romero, Miguel Buenek uko egin ondoren.

Nafarroako Gobernuaren osaketa ere ekainaren 23an hasiko dute, eta egun bat geroago eratuko dute guztiz. Asteazkenean Alberto Catalan UPNko kideaizendatu zuten parlamentuko presidente. PSNk, NaBaik eta Bilduk ere ordezkaritza izango dute mahaian.

Bozetan UPNk jaso zuen boto gehien. UPNk hemeretzi parlamentari lortu zituen; PSNk, bederatzi; Nafarroa Baik, zortzi; Bilduk, zazpi; PPk, lau eta Ezkerrak, hiru. Ezustekorik ezean, Yolanda Barcina UPNko presidenteak eskuratuko du presidentetza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.