Ipar Euskal Herritik igaroko den AHTaren azpiegituren aurka egiteko manifestazioa egingo dute hilaren 23an Hendaian (Lapurdi) eta hara joateko deia egin dute AHT Gelditu! Elkarlanak eta Iparraldeko Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Batzordeak (CADE). Proiektu txikitzaileak gelditu lelopean 16:00etan hasiko da martxa Hendaian eta Irunen (Gipuzkoa) amaituko da. Lapurdiko herri elkargoek manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte.
Martxaz gain, goizean hainbat eskualdeetako eta herrietako ordezkariak -Euskal Herriko, Italiako, Frantziako eta Espainiakoak, esaterako- trenaren inguruan Europa mailan dagoen egoera eta esperientzia desberdinak eztabaidatuko dituzte.
Pasa den astelehenean RFF tren konpainiak AHT tren berria Lapurdi mendebaldetik igaroko dela jakinarazi zuen eta AHTaren aurkako plataformek erabakiaren aurkako protestak iragarri zituzten.
azpiegiturak
Hilaren 23an Hendaian egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute AHTaren aurkako taldeek
Hendaiatik 16:00etan abiatu eta Irunen amaituko da. Goizean, trenaren inguruan Europa mailan dagoen egoera eta esperientzia desberdinak eztabaidatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu