HILBERRIA. EKAko idazkari eta Lizarran sinatzaile

2008ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herriko Alderdi Karlistako (EKA) Nafarroako idazkari nagusia atzo zendu zen, gaixotasun baten ondorioz. Gaitz horrek, hain zuzen ere, EKAk urtero, maiatzeko lehen igandean, egiten duen Montejurrako igoeran parte hartzea eragotzi zion, eta bost hilabete geroago EKA Nafarroak bere idazkari nagusia galdu du. Alderdiaren arabera, erronka zaila izango da haren heriotza gainditzea

Alderdikideek honela definitu dute Perez Nievas: «Diktaduraren kontra konprometitutako borrokalaria; foru kontseilaria; Tutera jaioterritik, Nafarroako Erresumaren eta Euskal Herriko herrialde guztien bateratzearen defendatzaile sutsua; gure tradizioaren, kulturaren eta euskararen aldeko borrokalaria; autodeterminazioaren defendatzailea». 1998an Perez Nievasek izenpetu zuen Lizarra-Garaziko ituna EKAren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.