Hilda aurkitu dute Batallon Vasco-Español taldeko Ignacio Iturbide, Bilbon

Mendian aurkitu dute gorpua; Tripe A eta BVE taldeek aldarrikatu zituzten hilketak egitea egotzita zigortu zuten

Erredakzioa
Bilbo
2013ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BVE Batallon Vasco-Español taldeko kide izandako Ignacio Iturbideren gorpua aurkitu zuten duela egun batzuk Bilboko mendialdean, atzo Naiz.info-k jakinarazi zuenez. Andoaingoa (Gipuzkoa) zen jaiotzez, eta Andoainen bertan, Hernanin, Urnietan eta Astigarragan egindako zazpi hilketa egotzi zizkioten, BVE eta Triple A talde ultraeskuindarrek aldarrikatu zituztenak. 1981eko martxoan atxilotu egin zuten Donostian Ladislao Zabalarekin batera, eta 1985eko ekainean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, Zabalarekin eta beste hiru lagunekin batera. Gutxienez beste bi aldiz ere atxilotu zuten geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.