Hilaren 6an Deba eta Mutriku artean (Gipuzkoa) desagertu zen Itziar Agirre eta atzo arratsaldean hilda aurkitu zuten, Santoñan (Kantabria, Espainia), itsasoan, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez. Hatz marken bidez identifikatu ahal izan dute.
Emakumeak 61 urte zituen eta Debakoa zen. Abenduaren 6an eman zuten desagertzearen berri. Haren senideek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten, etxera ez zela itzuli ikusita. Ertzaintza bilaketa lanetan aritu zen astebetez, baina ez zuten emakumea aurkitu.
Gizartea