Hilda aurkitu dute lehengo asteazkenean Lodosan desagerturiko mutila: Jose Jimenez Jimenez (26 urte). Gaur goizean topatu dute gorpua, Carcar-en, Lodosatik gertu, polizia iturriek esan dutenez. Zaborra birziklatzeko plana baten ondoan zegoen.
Asteazkenean arrantzara joan zen Jimenez, eta ondoren ehizara, lagun batekin. Guardia Zibilak lagun hori atzeman egin zuen. Atxilotuaren eta honen amaren etxea miatu zituen, baina oraindik ez du ikerketaren emaitzaren berri eman.