Pertsona bat hil da Iruraiz-Gaunan, bi autoren arteko istripu batean

Arabako Azazeta mendatean gertatu da ezbeharra. Bi autok talka egin dute, eta gidarietako bat bertan hil da. Bestea zauritu egin da, eta ospitalera eraman dute. Errepidea moztu behar izan dute bi norazkoetan.

Azazeta mendatea. BERRIA
Azazeta mendatea. BERRIA
kristina martin
2025eko irailaren 1a
14:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da gaur Iruraiz-Gaunan (Araba), bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dutela eta. Istripua Azazeta mendatean izan da, A-132 errepidean, 16. kilometroan, eta, horren ondorioz, bidea moztu dute bi noranzkoetan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:00etan gertatu da, A-132 errepidean. Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, biktimei laguntzeko.

Suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta geratu den gidarietako bat askatu behar izan dute, eta, ondoren, Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman. Osasun langileek beste gidaria artatu dute, baina oso larri zegoen, eta bertan hil da.

Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute, eta zirkulazioa inguruko bideetatik desbideratu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.