Dozenaka katu-marrazo hilik aurkitu dituzte Getariako itsas hondoan

Arrain hilak topatu dituzten urpekariek arrantzarako sareei egotzi diete «zorigaizto» halakoa gertatu izana. Katu-marrazoa ohiko espeziea da Kantauri Itsasoan, baina arriskuan dago arrantza jarduerengatik.

Katu-marrazo hilak. DIEGO CARRAL ETA ANDONI BENGOETXEA
Katu-marrazo hilak. DIEGO CARRAL ETA ANDONI BENGOETXEA
inaut matauko rada
2024ko apirilaren 15a
14:20
Entzun

Realaren urazpiko jardueretarako sekzioak adierazi duenaren arabera, taldeko urpekariek dozenaka katu-marrazo topatu dituzte hilik Getariako (Gipuzkoa) portuaren bokalean, itsas hondoan. Kantauri Itsasoko ohiko espeziea da, 40-50 zentimetro inguru luze dena, eta, arrantza jarduerak direla-eta, arriskuan dagoen espeziea, sekzioko urpekariek adierazi dutenez.

Horregatik, urazpiko jardueretarako sekzioak arrantza sektoreari egotzi dio jazotakoa, eta «tragedia» gisa sailkatu du. Uste dute arrantza bazterkinak izan direla, eta arrantza sareek «inpaktu suntsitzailea» dutela urpeko faunan.

Diego Carral eta Andoni Bengoetxea argazkilariek lortu dute arrain hilei argazkiak egitea, eta urpekarien taldeak salatu du itsasora hilda jaurti dituela norbaitek, inolako «zentzurik gabe». Antza, «jasangarriak ez diren praktika» horiek denbora daramate espezie horri kalte egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.