Hilik agertu da Kantabrian arrantzan desagertu zen Basauriko bikotea

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Basauriko (Bizkaia) senar-emazte batzuk hilik agertu dira Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia). Arrantzan ari ziren, haitzen ondoan. Larunbatetik desagertuta zeuden. Herenegun aurkitu zituzten haien gorpuak. Gizon batek eman zuen ezbeharraren berri, larunbatean, 18:00 aldera. Bi kanabera ikusi zituen, eta itsasertzetik mugitzen ez ziren bi txakur. Guardia Zibilak hartu zuen ikerketaren ardura. Hasieran uste zuten gizona bakarrik zela arrantzan, baina igandean susmorik txarrenak baieztatu ziren. Emaztea ere hilik aurkitu zuten, gizonarekin batera. Gorpuak Bilbotik gertu agertu ziren; ur-lasterren indarrak eraman zituen. Bikotea Basaurikoa zen, baina Castro Urdialesen bizi zen orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.