Hilik aurkitu dute Atxarten desagertuta zegoen gizonezkoa

2011ko ekainaren 7a
19:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilik aurkitu dute larunbatetik Atxarte inguruan desagertuta zegoen gizonezkoa. Benjamin Gonzalez espainiar atleta ohia zen. 

1984an Los Angelesko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Gonzalezek eta 1985ean Parisen munduko estalpeko txapelketako 800 metroetan bigarren izan zen.

Erretiratu ondoren, 1990-1993 artean Espainiako Estatuko kirol idazkari Javier Gomez Navarroren aholkularia izan zen.

Larunbat goizean atera zen Durangaldeko mendietara, bazkaltzerako etxera itzultzeko asmoz. Atxarte harrobi parean utzi zuen autoa. Zapatu gauean eman zuen haren sendiak desagerpenaren berri.

Madrilgoa da Benjamin Gonzalez eta Bizkaian familia dauka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.