GIZARTEA

Hilik aurkitu dute gizon bat goi tentsioko dorre batean

Donostiako Martutene auzoan izan da ezbeharra eta itxura guztien arabera elektrokutatuta hil da

2010eko uztailaren 2a
15:47
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ostegun arratsaldeko 18:00etan aurkitu zuen gorpua Donostiako Martuteneko auzotar batek Okendotegi pasealekuan. Hainbat Ertzain, eta suhiltzaile bertaratu ziren eta baita Osakidetzako anbulantzia bat eta Iberdrolako langileak ere. Gorpua lurrera jaistea lortu zutenean identifikatu ahal izan zuen Ertzaintzak 27 urteko gizonezkoaren gorpua, sortzez errumaniarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA