Bi pertsona hil ziren larunbatean Zierbenan (Bizkaia), itsasoan izan zen ezbehar batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, bi gizon arrantzan egitera atera ziren arratsaldean, eta ez ziren itzuli. Atzo aurkitu zuten horietako baten gorpua, eta gaur eguerdian identifikatu dute bestearena, Castro Urdialesen (Espainia).
Haien lagunek ohartarazi zituzten larrialdi zerbitzuak, atzo goizaldean. 06:45ean, baten gorpua aurkitu zuten itsasoan, bai eta bi gizonek eraman zuten txakurraren gorpua ere. Beste gizonaren bila aritu dira ordutik. Gaur eguerdian aurkitu dute DYAkoek, Kantabriako itsasoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 14:00etan eman du horren berri. Ertzaintza, Itsas Salbamendu Taldea eta Gurutze Gorria aritu dira bilaketa lanetan.
Santurtziko 54 urteko gizon bat da bata, eta Sestaoko 60 urteko bat bestea, zenbait iturrik jakinarazi dutenez.