Krisi ekonomikoaren "ondorio lazagarrienetako" bat da etxeak desjabetzean, EH Bilduren ustez, eta egoera horri aurre egiteko neurria proposatu du gaur goizean: hipoteka ordaindu ezin duten pertsonei denbora luzapen bat ematea.
Hipoteka ordaindu ezin duten pertsonentzat, etxearen jabetza administrazio publikoaren gain uztea, eta etxearen erabilera alokairu sozial batekin ordaintzea propostu du EH Bilduk. Familiek hala eskatuz gero, hipotekaren ordainketa atzeratu egin beharko litzatekeela erantsi du. Hipotekak "arduragabekeriaz" eman ote diren ere ikertu beharrekotzat jo du koalizioak.
Hego Euskal Herrian 9.000 familia baino gehiagok galdu dute etxea krisia hasi zenetik, EH Bilduren esanetan. "Mozkin handiak izan arren laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten bankuek kale gorrian uzten dituzte hipotekari aurre egin ezinean dabiltzan herritarrak".
EAJk, PSE-EEk eta PPk "ostrukarena" egin dute arazo honen aurrean, EH Bilduk salatu duenez. Kutxabankek proposatu duen Etxelan zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen bitarketaritza zerbitzua bankuen "erantzukizun etikoa zuritzeko" tresnak direla uste du koalizioak.