Hipotekaren sarrera ordaintzeko abalak emango ditu Espainiako Gobernuak

Adingabeak dituzten familiei eta gazteei zuzenduta dago ekimena. Etxeko hipotekaren %20a ordaindu ahal izango da abalekin

Bilboko Intermodal plazako etxebizitza berriak. MARISOL RAMIREZ/FOKU
jone arruabarrena
2023ko maiatzaren 9a
14:24
Entzun

Kreditu Ofizialeko Institutuak etxeko hipotekaren %20a ordaintzeko abalak emango dizkie adingabeak dituzten familiei, zein 35 urtetik beherako gazteei. Gaur hartu du erabakia Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta adierazi du gazteei eta familiei zuzendutako laguntza dela: «etxe bat erosteko kaudimena eta gaitasun ekonomikoa dituzten baina etxea erosteko beharrezkoa den lehen sarrera ordaintzeko ahalmenik ez daukaten horientzat izango da».

Bankuek eskatu ohi dute lehenbiziko sarrera hori guztizkoaren %20koa izan ohi da —%25eraino igo daiteke etxearen energia kalifikazioa D motakoa bada—, eta akordio berriarekin, Kreditu Ofizialeko Institutuak emango die hori ordaintzeko abala familia eta gazteei.

Espainiako Gobernuak adierazi du abal horiek ez dutela kosturik izango eskatzaileentzako, eta horiek eskatzeko epea zabaldu du, 2025eko abenduaren 31 arte, eta bi urte gehiago luzatzeko aukerarekin. Eskatzaileek, hala ere baldintza batzuk bete beharko dituzte abala eskatzeko: IPREM ondorio anitzen errenta adierazle publikoa baino 4,5 aldiz baxuagoak izatea abala eskatzen duen pertsonaren diru sarrerak, eta bikoitza bikoteen kasuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.