Araba, Bizkai eta Gipuzkoako justizia administrazioa urrun dago euskararen normalizaziotik, baina idatzizko esparruan eman ditu azken urteotako aurrerapauso nabarmenenak: hiru agiritik bi igortzen ditu elebitan; aurten dokumentuetako %63 izapidetu ditu bi hizkuntzatan. “Euskara eta teknologia uztartuz” lortu dute, idatziok kudeatzean itzulpena errazteko tresna informatikoak baliatuz. Beste eremuetan, aldiz, murritzagoak dira urratsak, langile euskaldunak ez baitira gehiengoa Euskal Autonomia Erkidegoko justizia administrazioan: 2010ean postuen %35ek baino ez zuten hizkuntza eskakizuna.
Prozedura judizial osoak euskaraz egin ahal izateko programa aurkeztu du gaur arratsean Josu Erkoreka Justizia sailburuak: Auzia Euskaraz. Hain justu, administrazioan dauden langile euskaldunen arteko elkarlana sustatu nahi dute. Era berean, euskarazko dokumentazioa —epaiak, legeak, agiriak...— prozeduretan parte hartzen duten eragile guztiei helazari nahi diete. Dena den, programaren aplikazioa geldoa izango dela esan du Erkorekak: “Pausoz pauso joango da ezartzen. Errealitateak posible egin ahala”.
Euskara
Hiru agiritik bi ele bitan igortzen ditu EAEko justizia administrazioak
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak programa bat jarri du martxan prozedura judizialak osorik euskaraz tramitatzea lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu