Bi lagun erietxera eraman dituzte N-634 errepidean, Elgoibar (Gipuzkoa) parean, trafiko istripua izan eta zarituta. Zehazki, hiru ibilgailuk elkar jo dute 15:40 aldera: Skoda Felicia batek, Seat Cordoba batek eta Renault Trafic furgoneta batek.
Talkaren ondorioz bi lagun zauritu dira, besteak beste, ibilgailuaren hondakin barruan harrapatuta geratu den gidarietako bat. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
Istripuaren ondorioz, auto ilarak sortu dira eta bostak inguruan ibilgailuak trabatik kendu dituzten arte iraun dute.
Egun korapilatsua gertatzen ari da gaurkoa errepideetan, euriaren ondorioz hainbat istripu gertatu baitira. Gehienak txikiak eta zauriturik gabekoak izan diren arren, auto ilarak sortu dituzte han eta hemen. Esate baterako, N-1 errepidean Villabona (Gipuzkoa) parean lau autok jo dute elkar arratsaldean, eta ilarak daude.
Errepideak