Ez da giro izango egunotan Hego Euskal Herriko fakultateetan. Izan ere, gaurtik hasi eta ostiralera bitartean Batxilergoa amaitu berri duten 13.000 ikasle inguruk hartu dituzte unibertsitateetako gelak, selektibitateko azterketak egiteko. Horietatik 7.904k euskaraz egingo dituzte azterketak.
Probek bi atal izango dituzte, orokorra eta espezifikoa. Bigarren atala, ordea, borondatezkoa izango da eta harekin neurtuko dute ikasleak aukeratutako ikasketekiko duen ezagutza. Atal honetan ateratako notak proba orokorrean lortutakoa igotzeko balioko du.