Hiru espeleologo Nafarroa eta Biarno (Okzitania) arteko kobazulo batean -San Martingo harriaren inguruan- harrapatuta daude ostegunetik. Ur mailak gora egin ondotik geratu dira atera ezinik.
Erreskate lanari ekin diote eta dagoeneko leizezulo barnean sartu dira hiru lagun. Ura, janaria eta hotzarentzat arropa ematen saiatuko dira. Hala ere, erreskate lanak zailak direla jakinarazi dute, hiru espeleologoak 700 metrotara daudelako eta eguraldiak laguntzen ez duelako. Lurrazaletik hiru lagunak dauden lekura hamabost orduko bidea dagoela adierazi dute.
Lilleko (Frantzia) espeleologo talde bateko kideak dira hirurak eta "esperientzia handikoak", talde horren arabera.
gizartea
Hiru espeleologo Nafarroa eta Biarno arteko kobazulo batean harrapatuta daude ostegunetik
Ur maila igo denean geratu dira leizezulotik atera ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu