Istripua 01:00ak aldera gertatu da, RD-810 errepidean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta autoa kamioiaren azpian harrapatuta gelditu da. Suhiltzaileak eta Polizia joan dira istripua gertatu den tokira, baina ez dute ezer egiterik izan autoan zihoazen hiru gazteen bizia salbatzeko.
Sud-Ouest egunkariaren arabera, 37 urteko gidaria, Ziburuko 28 urteko emakume bat eta identifikatu gabe dagoen beste gizonezko bat dira hildakoak. Kamioi gidaria onik da.
Poliziak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.